Hasiera Ibilbideak
GR-11

 Higer Lurmuturra (Hondarribia)-Bera

30,5 Km

5 ordu 30 min

         Higerreko lurmuturra eta Creuseko lurmuturra lotzen dituen ibilbidea da GR-11. Mendebaldetik ekialderako bidean lehen bi etapak lotzen ditu Berak San Migel Zubian Bidasoa gurutzatu eta Alkaiaga auzoan barrena doa bidea.  

irunbera1

    

El GR-11 atraviesa los Pirineos desde el Cabo de Higer hasta el Cabo de Creus. Partiendo desde el oeste, la primera etapa   finaliza en Bera y comienza la segunda , en dirección a Elizondo. El camino entre Bera y Hondarribia se toma cruzando el puente San Miguel, por el barrio de Alkaiaga.

 

Bera-Elizondo

irunbera3

30,5 Km

7 ordu

    Bigarren etapak Bera eta Elizondo lotzen ditu. Toki Ona institutuaren bazterretik goiti abiatuta hartzen du bidea. 

La segunda etapa parte de Bera a Elizondo. El recorrido empieza desde el parking que está junta al instituto Toki Ona.

  PR-NA-16   

Larun

Zia errekaren bailara zehakatzen duen ibilbidea, Larun mendiaren magaletik, malda gutxikoa eta bide errazekoa. Larungo igoerak zailtasun ertaina du. Altzate auzotik abiatuta, Ibardingo errepidetik Eltzaurdia auzora joanen gara (“Napoleonen bidea”, antzinako erromatarren pausua). Landagainetako lepoan Larungo kaxkora igotzeko aukera: Euskal Herriko kostaldeko ikuspegi paregabea. Lizuniagako lepotik Garaitarreta auzora jaitsi daiteke, Altzatera iristeko. Bidea labur daiteke Zia auzotik Landagainetara zuzenean joz.

Labiaga, Erreserba Naturala

Labiaga, 700 metrokoa, eroso igotzeko moduko mendi atsegina da; eta mugan bertan dagoen Mandela mendiak itsasalderako ikuspegi paregabea eskaintzen du. Erreserba naturalak 1,3 hektarea ditu. Ikatz-arbel aztarnategiak daude, pteridofita eta landare fosil ugarikoak. Garai batean meategi ttiki bat zegoen bertan.

 

  NA-3 IBILBIDEA  

Zia Erreka

6 km; 1:30 ordu

Berako baserri auzoetatik ibilbidea. Illekueta auzotik abiatuta, Zia, Dornaku eta Suspela auzoak gurutzatu ondotik, Illekuetan bukatzen da ibilbidea. Bide guztia seinalizaturik dago; egiteko erraza da, erosoa, eta ia bide osoa zementu eta asfalto gainean egin daiteke. “Bera, inguruneari begirada” liburuska argitaratua dago ibilbidea jarraitzeko, eta intereseko gauzak aztertzeko. Turismo bulegoan eskuratzen ahal da dohainik.

Zigorriaga

Berako mugarrietan zortzigarrena. Lapurdi eta Gipuzkoako kostaldea, eta Bortzirietako mendiak ikusten ahal dira bertatik. Bidea erraza eta polita da. Ibardindik joanez gero, Mandelan trikuharri bat ikus daiteke.

 

Bidasoako Bide Berdea

Bidasoako Bide Berdea

Bidasoako Bide Berdea, “Tren Txikito” esaten zioten trenaren ibilbide zati bat berreskuratzen du (Elizondo-Irun) eta eskaintzen du Bidasoaren ertzean edertasun handia duten herritatik ahaztu ezin den ibilbidea.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

.

 

 

 

                                                                                                                                                                                                                                                                             logo9
 

Ricardo Baroja" eskola publikoa / Altzate kalea 8

31780 Bera (Nafarroa)

 Tfno: 948 625019 

Email: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.