Hasiera Bera herria

 

DATU OROKORRAK  

beraherria3tx

 

Nafarroako ipar-mendebaldean, Bidasoaren bazterrean dago Bera, Lapurdi eta Gipuzkoarekin mugan. Bortziriak eskualdea osatzen du Arantza, Etxalar, Igantzi eta Lesakarekin batera. lparraldetik Biriatu, Azkaine eta Urruñarekin egiten du muga; Sararekin ekialdetik; hegoaldetik Etxalarrekin; eta mendebaldean ditu Lesaka eta lrun. ltsas mailatik 56 metrora dago, eta 35,6 kilometro koadro ditu.

3.600 biztanleko herria da Bera. Gaur egun zerbitzu eta industriaren sektoreak dira nagusi, baina landa eremu zabalak eta baserri auzo ugari ditu, garai bateko nekazaritza jarduera indartsuaren seinale.

KIima atlantiarra da bertakoa: hezea, euri ugarirekin, tenperatura epelak urte sasoi guzietan, eta aldaera gutikoa. Banaz bertzeko tenperatura 14-15ºkoa da, prezipitazio haundiekin, urtean 170 egunez egiten baitu euria.

Jatorrizko hizkuntza euskara da, eta euskalkia nafarrera. Euskarak estatus ofiziala du Beran, eta bertako herritarren %70ek euskaraz daki.

 

  HISTORIA   

1402

Nafarroako Errege Carlos IlI.a Leialak Lesaka eta Berako herritarrei hainbat pribilegio eman zizkien bere lurra gipuzkoarren eta lapurtarren aitzinean defenda zezaten.

beraherria5tx1606

Altzate eta Urtubiko jaunak Berako elizako erretore izendatu zuen Lorenzo de Hualde, Valle Alvarado inkisidorearen laguntzaile izateagatik ezaguna. Sorginkeriagatik beratar aunitz salatu zituen, Logroñoko auzi inkisitorialak (1610) biltzen duen moduan.

1610

Urte aldera, Baionatik artoa ekari zuten, gerora atlantiar ere duko nekazaritza sisteman oinarrizko landarea izan dena.

1638

Saint-Simon dukearen tropek Bera erre zuten, Altzate eta Urtubiko jaunaren gidaritzapean.

1793-1795

Konbentzio Gerra. Lehen aldian, 1794ko uztailera arte, espainiartropek okupatu zuten Bera. Bigarrenean, 1794ko uztail bukaeratik aitzinera, frantsesek hartu zuten herria, eta bertan izan ziren guda bukatu arte, 1795eko ekainera arte.

1813-1814

1813ko abuztu hasieran, tropa aliatuak, Wellington dukea buru zutela, Bortziriak, Urdazubi eta Donezteben finkatu ziren, Soult mariskar frantsesari jarraiki. 1813ko azarora arte egon ziren bertan. Denbora tarte horretan hildako aunitz izan ziren.

beraherria4tx1830

Urriaren 20an, Espoz y Mina generalak Beratik pasa zuen muga, konstituzio liberala aldarrikatzeko eta absolutismoa baztertzeko asmoarekin.

1838

Lehendabiziko Karlistadan, apirilaren 4an, liberalek herria utzi zutenean, Berako eliza erre zuten; kalte handiak eragin zituzten.

1872

Borboiko Carlos Beratik sartu zen, Amadeo de Saboyaren aurkako gerra aldarrikatzeko. Bigarren Karlistadan, Santa Kruz apaizak zenbait borrokaldi erain zuen Beran.

Inauteriak

Hausterre asteazkenaren aitzineko egunetan ospatzen dira inauteriak: Ortzegun gizena: Goizean haurrak ateratzen dira puska biltzea egitera “zingar-arraultze”eskean.

Arratsaldean, aldiz, inudeak eta artzaiak dantzatzen ibiltzen dira.Larunbata: kalderoen konpartsa. Igandea: Inudeak eta artzaiak konpartsa. Mutilak neskaz jantzen dira, eta neskak mutilaz. Dantzariekin batera hainbat pertsonaia bitxi agertzen dira, musikariekin batera.

Astelehena: Goizean “Zingar-arraultze” eskea egiten da baserrietan eta karriketan. Inauterietako egun handia.

 

  BESTA EGUNAK  

inude1

 

 

Inauteriak

Hausterre asteazkenaren aitzineko egunetan ospatzen dira inauteriak: Ortzegun gizena. Goizean haurrak  ateratzen dira puska biltzea egitera"zingar-arraultze" eskean. Arratsaldean, aldiz, inude eta artzaiak dantzatzen ibiltzen dira. Larunbata: kalderoen konpartsa. Igandea: Inudeak eta artzaiak konpartsa. Mutilak neskaz janzten dira, eta neskak mutilaz. Dantzariekin batera hainbat pertsonaia bitxi agertzen dira, musikariekin batera. Astelehena: Goizean "Zingar arrautze" eskea egiten da baserrietan eta kaleetan. Inauterietako egun handia.

 

Besta berri eguna

Gorpuzti egunez prozesioa egiten da. Txistulariek “Alkate soinua” jotzen dute, Berako doinua, besta honetarako bereziki egina. Prozesioaren ibilbidean maindire bat zabaltzen da bidearen erditik, eta honen bazterretan iratzea zabaltzen da. Paretetan, aldiz, loreak eta adaskak paratzen dira. Herriko bandera dantzatzen da egun horretan.

beraherria2txSan Esteban Bestak

Herriko zaindariaren bestak abuztuaren 2tik 6ra izaten dira (abuztuaren 3a, Sanesteban eguna). Musika, dantzak, herri kirolak, kukaña eta mota guzietako ikuskizunak izaten dira. Zaindariaren egunean, San Estebanen ohoretan meza nagusia izaten da, eta ondotik Berako bordondantza eta makildantza dantzatzen da. Arratsaldean, berriz, Berako aurreskua.

Lurraren eguna

Urriko 4. igandean, Gure Txokoa Elkarteak antolatua, artisauak, gasna eta sagardo lehiaketak, bertako produktuen erakusketa, musika, dantzariak… biltzen dituen besta eguna.

Olentzeroa

Abenduaren 24ean Olentzeroari kantatzen zaio. Arratsaldean haurrak ateratzen dira Olentzero eta bertzelako eguberri-kantak abestuz. Ilunabarrean helduen txanda izaten da.

Glin – Glan

Urtezahar arratsaldean, haurrak auzoz auzo ibiltzen dira, etxeko atarietan “Glin-Glan, glin-glan, duenak ez duenari eman” kantuarekin eskean. Frutu lehorrak, goxokiak, frutak… botatzen dira leihoetatik

beraherria1txDiostesalbe

Urte zahar ilunabarrean kopla kantuan ibiltzen dira urte zaharra agurtuz, eta urte berria opatuz.

 

 

 

 

                                                                                                                                                                                                                                                                             logo9
 

Ricardo Baroja" eskola publikoa / Altzate kalea 8

31780 Bera (Nafarroa)

 Tfno: 948 625019 

Email: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.